Udal `App´ berriak Barakaldoko merkataritza eta ostalaritzako eskaintzak mugikorraren bidez ikusteko aukera emango du

Inguralde aste honetan jarriko da harremanetan merkatariekin aplikazioaren baliagarritasunari buruzko informazioa eman eta talde bultzatzaile bat sortzeko  

Hurbileko merkataritza sustatzea eta segurtasuna handitzea da helburua, eta horretarako, sektorearekin eta Udaltzaingoarekin komunikazio zuzena izateko gunea du aplikazioak   

Barakaldo, 2018ko ekainaren 26a

Barakaldoko Udalak lanean dihardu udalerriko informazio interesgarria bilduko duen aplikazio mugikorra (App) martxan jartzeko uda ostean.   Android eta iOS mugikorretan erabilgarri egongo den tresna da, eta Google Play-tik eta APP Store-tik doan deskarga daiteke.

Aplikazio berriak bertako merkataritza eta ostalaritzako funtzio interesgarri bi izango ditu, establezimenduak herritarrekin eta Udaltzaingoarekin mugikorraren bidez konektatzeko bide emango dutenak hain zuzen.  Horrela, hiriko negozioak geolokalizazioan agertuko dira eta eguneroko eskaintzak kargatu eta segurtasun handiagoa lortzeaz gain, jasotzen dituzten bisitei buruzko estatistikak ere ezagutuko dituzte.  

Aplikazioaren lehenengo funtzioari esker, merkatariek eta ostalariek beraien Facebook orrietan egunero argitaratzen dituzten eskaintzen eta sustapenen erakustokietan nabigatzeko aukera izango dute udal aplikazioa deskargatzen dutenek.  Inguraldeko lehendakari Danel Solak azaldu duenez, kanal berri honen xedea batez ere “merkataritza eta ostalaritza laguntzea dela kontuan hartuta, aplikazioaren erabiltzailek mugikorrean begiratzeaz bakarrik, saltokien eta produktuen berri izango dute. Nabarmentzen eta bezero berriak egiten lagundu nahi diegu.

SEGURTASUN HANDIAGOA

Barakaldoko Udaleko aplikazio honek merkatari eta ostalarientzako atal pribatu bat ere izango du, Udal Poliziarekin zuzenean komunikatzeko.  “Plataformara atxikitako establezimenduek berariazko botoi bat izango dute Tokiko Poliziak berehala jasotzeko alarmak, bai eta antzeman daitezkeen susmo txarreko egintzen, lapurreten edo ezohiko egoeren abisuak bidaltzeko ere.    Segurtasun handiagoa eskaini nahi diegu noranzko biko kanal honen bidez” esan du Solak.

SEKTOREARENTZAKO KOMUNIKAZIOA

Funtzio bien onuradun izateko, tokiko negozioek aurretik ekimenera atxiki beharko dute doan. Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapen agentziaren bitartez, aste honetan abiaraziko du komunikazio kanpaina bat sektoreari laster martxan jarriko den APPari (herritarrentzako informazio interegarriarekin) buruzko informazioa emateko eta atxikitzeko erraztasuna emateko.  “Hurrengo egunotan, posta elektronikoz bidaliko zaie aplikazioari buruzko informazioa duen newsletterra, bai eta aplikazioan alta emateko inprimakia eskuratzeko esteka ere, zerbitzu horien abantailak jaso ahal izateko.  Sektorea animatu nahi dut informazioa arretaz irakurtzera eta proiektuan parte-hartze aktiboa gauzatzera, zeren eta zalantzarik gabe, hurbileko negozio guztientzako onuragarria izango baita” esan du amaitzeko Inguraldeko lehendakariak.   

SUBIR